XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albanera Literario Batua

Neure eskuetan Lazar Dodic-en informe bat dut: albanera literario batua egunotantxe nola sortzen ari diren esplikatzen du.

Albaniarrak, Europako indo-germaniko herrietan, zaharrenetakoak dira.

Guztiz interesgarria zientifikoentzat.

Haien ohiturak, ohiturazko legeak, folklorea, eta haien hizkuntza batez ere, guztiz jakingarriak dira, indo-germanikoen historia zaharra argitzeko.

Balkan herrien prehistoria ezagutzeko ere, laguntasun haundia ematen dute hizkuntzan eta ohituretan gordetako datuek.

Gaurko albaniarrak Ilirioen eta Thrakioen ondorengo bezala har daitezke.

Eta bi herriok, historian zehar, grekoen, erromatarren, turkoen eta geroago eslaboen menpean egonak dira.

Eta guztiok nolabait asimiliatuak.

Hala ere, albaniarrek ez dute beren nortasuna galdu.

Ilirioak eta Thrakioak, bestalde, herri indo-germanikoak ziren.

Bi mila urte inguru K.a. okupatu zuten Balkan lurraldea.

Beraz, albaniarrek aintzina aintzinako kultura indo-germanikoa gorde ahal izan dute, Albaniako mendiarteari esker, aislatuta bizi izan dira eta.

Ez da harritzekoa, bá, zientzian Albanologia diziplina edo adaská bezala desarroilatu baldin bada.

Albanologian kapitulurik inportanteena hizkuntzaren azterketak betetzen du.

Hizkuntza indo-germanikoen ezagupenerako biziki interesgarriak diren fenomenoak aurki daitezke albaneran.

Hizkuntza honetan garbi hautemañ daitezke prozeso historiko ezberdinen aztarrenak*: greko, erromatar, turko eta eslabo haroen aztarrenak, alegiá.

Eta egungo azterketetan zientziek bitxitasun eta orientazio asko susma dezakete albaneran: beste hizkuntzetan bakañ agertzen den zenbait fenomeno, albaneran arruntkí gertatzen baita.

Albanera hizkuntza propio bat da, hitz greko, eslabiko eta turko askorekin.

Albaniarrek berek skipetaro izendatzen dituzte beren buruak (Vasco-ek euskaldun bezala).

Hiru milioi eta erdik hitz egiten duen hizkuntza honek (2,2 milioi Albanian, besteak Jugoslabian) ba du bere literatura herritarra.

Baina 1972.eko hazilerarté ez du hizkuntza literario baturik eduki.

Orain arteko literatura dialektutan egin izan da, batez ere Iparraldeko eta Hegoaldeko bi moduetan: Toskikoan (hegoaldekoa) eta Gegikoan (iparraldekoa) alegiá.

Oraingo gobernuak 1972.eko hazilaren 20tik 25era Biltzarre orokor* bat antolatu zuen, Tiranan, albaneraren idazkera finkatzeko eta albanera literario batua erabakitzeko.

Biltzarre honek erabaki zituen arauek aginduko dute hemendik aurrera idazkera kontuan.

Ondorengo urteetan erabakiko dira, banan banan, oraindik falta diren puntuak.

LAZKANO MENDIZABAL.